Episode Details

Back to Episodes

MIkel Bizkarra: "Inoiz ez neban imaginatuko 15 denboraldi egingo nebazanik txirrindularitza profesionalean"

Published 3 weeks, 6 days ago
Description
Mikel Bizkarra izan dogu Jokoan irratsaioan. Mañarian jaiotako txirrindulari bizkaitarrak amaiera emon deutso bere ibilbide profesionalari, tropelean 15 denboraldi emon ostean. Bere azken lasterketa Veneto Classic izan da, Italian, eta bertan esan eutsan agur txirrindularitza profesionalari, beti euskal taldeegaz lotuta ibili ostean, Orbea, Euskadi Murias edota Euskaltel-Euskadi moduko taldeetan. Eskalatzailea, langilea eta esfortsuaren adibidea izan da. Bizkarrak Aragoiko Itzulian etapa garaipen bategaz, Espainiako Vueltan bost aldiz parte hartuta eta, batez be, txirrindularitza munduan pilatutako esperientzia handi batekin emon deutso amaierea. Pelotoian be oso maitatua izan da. Horren erakusle izan zan, Veneto Classicaren aurretik, tropelak egin eutsan ohorezko pasilloa.  Guk dortsalaren atzean dagoen Mikel ezagutu nahi izan dogu: sakrifizioak, pozak, kirol honek erakutsi deutsazan
Listen Now

Love PodBriefly?

If you like Podbriefly.com, please consider donating to support the ongoing development.

Support Us