Episode Details

Back to Episodes

Ehun urte inguru daroez Zeanuri eta Ubideren artean larreen bakea sinatzen

Published 1 day, 18 hours ago
Description
Larreen bakea sinatuko dabe bihar Ubidek eta Zeanurik. Larreak daukiez amankomunean udalerri biek eta eta joan dan ehun urte baino gehiagotan alkarri kontuak emon emoten deutsiez, urtean behin. Lantzean herri baten egiten dabe udalbatza berezia, eta aurton Ubiden izango da. Bertako alkateagaz, Zigor Iturriotzegaz egin dogu berba Goizeko Izarretan irratsaioan. Larreen Mankomunidadearen XIV. Zeharkaldia be egingo dabe bihar. Zeanuritik ibilaldia egingo dabe eta herritar batzuk oinez joango dira Ubidera. Ibilbideak Erdi Aroan Bilbo eta Gasteiz lotzen ebazan errege bidea jarraitzen dau: bidarri horretatik igarotzen ziran Bizkaiko itsasportuetara eta Gaztelako barrualdera joiazan pertsonak eta merkantziak. 13:00etan udalbatza berezia egingo dabe, alkarri ganaduaren eta diru kontuen barri emonaz. Ondoren udal ordezkariek bazkaria izango dabe.    
Listen Now

Love PodBriefly?

If you like Podbriefly.com, please consider donating to support the ongoing development.

Support Us