Episode Details
Back to EpisodesBISUBI Fundazioak antolatuta, sektorearen etorkizuneko erronka nagusiak aztertuko dira
Published 3 weeks, 3 days ago
Description
Euskal gastronomia eraldaketa garai sakona ari da bizitzen. Negozio-eredu barriek, barrikuntzak, jasangarritasunak, belaunaldi-erreleboak eta gizarte-aldaketek goitik behera barritu dabe sektorea; eta ez soilik ekonomiaren arlotik, sukaldaritzak lotura estua eta zuzena daukalako lurraldeagaz zein pertsonekaz. Horregaitik guztiagaitik, Bizkaia Gastronomika Summit topaketea bultzau dau BISUBIk, Bizkaiko Sukaldarien Bilkura Fundazioak. Ekaitz Apraiz BISUBIko aholku batzordeko lehendakariak azaldu deuskunez, hitzorduak sektoreko hainbat eragile bilduko ditu gaur Bilbon.
Bizkaia Gastronomika Summit ekimenak helburu argi bat dauka hasieratik: Bilbotik eta Bizkaitik abiatuta, sektoreko eragileen artean hausnarketa eragitea, etorkizuneko gastronomia alkarregaz irudikatzeko hainbat alkarrizketa, mahai-inguru eta lan-saioren bidez. Izan be, helburu bera daben hainbat esperientzia, ibilbide eta proiektu jorratuko dira, elikaduraren bidez eragin positiboa sortzeko eta, bide batez, sektore barritzaileago, jasangarriago, inklusiboago eta geure lurraldeari lotuago bat eregiten laguntzeko asmoz.