Episode Details
Back to Episodes836 eragile ekologiko ordezkatzen ditu Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluak
Published 1 month ago
Description
ENEEK-Ekolurrak, Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluak, Eusko Legebiltzarrean egindako agerraldian, administrazinoa sinplifikatu eta arintzeko preminazko neurriei buruzko Lege Proposamenetik ekoizpen ekologikoaren kontrol eta ziurtapenari eragiten deutson aldaketa kentzeko eskatu dau. Lege Proposamenak aukerea emongo leuke EAEn ekoitzitako elikagai ekologikoen kontrola eta ziurtapena ENEEK-Ekolurraren esku egon beharrean kontrol-entidade pribaduen esku be jarteko, Judit Gartzia ENEEK-Ekolurrako lehendakariak azaldu deuskunez: "Helburuak interesgarriak dira, baina egindako proposamenagaz ez dira beteko".
Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluaren arabera, aldaketa horrek ez deutse lege-proposamenaren sinplifikazino eta arintze helburuei erantzuten eta, aitzitik, arazo juridikoak, administrazino-konplexutasun handiagoa eta funtzionamendu-arazoak eragin ahal ditu. Bestalde, Gartziak azpimarratu deusku ez dagoala aldaketa justifiketan dauan arrazoi ekonomikorik be. Eskaintzen dauan kontrol eta ziurtapen zerbitzuak kostu lehiakorra dauka, eta kostuaren %60 inguru sektoreko eragileek ordaintzen dabe, beren kuoten bidez.