Episode Details
Back to EpisodesEAEko pentsinodunen gitxieneko pentsinoa Lanbide arteko Gitxieneko Soldatagaz parekatzeko eskatzen deutsie Eusko Jaurlaritzari
Published 1 month, 1 week ago
Description
Euskal Herriko Pentsinodunen Mugimenduak konzentrazinoak eta mobilizazinoak hasiko ditu barriro gaurtik, irailaren 7tik. Horren harira, Euskal Herriko Pentsinodunen Mugimenduko kide dan Ana Mezogaz egin dogu berba gaur Bizkaia Irratian. Mezok esan deuskunez, soldatek eta pentsinoek erosteko ahalmena galdu dabe prezioen igoeragaitik azken boladan. Hori dala eta, uste dabe ezinbestekoa dala gitxieneko pentsinoa Lanbide arteko Gitxieneko Soldatagaz parekatzea.
Bitartean, Eusko Legebiltzarreko hiru batzordetan agertzeko datak noiz diran jakin nahi dabe pentsinodunek, bertan azaldu ahal izateko euren proposamena, pasa dan urtean 145.142 sinadura aurkeztu eta gero, Legegintzako Herri Ekimena bultzetako asmoz. Irailaren 17an, datorren asteko eguenean, EAEko Legebiltzarrera joango dirala aurreratu deusku Mezok, eskatutako agerraldiei data eta ordua jarteko eskatzeko.