Episode Details
Back to EpisodesBandera marroiaren bitartez, ETSren jokabidea salatu nahi izan dabe
Published 1 month, 2 weeks ago
Description
Aste hau pasata... barriro joan da Marijaia, Ainhoa Urrejola txupineragaz eta Onintza Enbeita pregoilariagaz batera. Horren harira, Bilboko Konpartsakek modu positiboan baloratu dau aurtengo edizinoa, aurrekoekaz alderatuta, nasaia izan dalako, ezbehar, gatazka edo eraso larririk gabekoa. Idoia Ugalde Bilboko Konpartsakeko kideak balorazinoaren inguruko zehetasun guztiak emon deuskuz Bizkaia Irratiko mikrofonoetan.
Kezka gehien sortu ohi dauan puntuetakoa erasoen kudeaketea izan ohi da. Konpartsak poz-pozik dagoz, ez dalako protokoloa aktibatzea eskatzen dauan ezbeharrik jazo, eta datozan urteetan horrela mantentzeko lanean jarraituko dabe. Bestalde, manteroek eta kale saltzaileek pairatu izan daben jazarpen instituzionala azpimarratu nahi izan dabe.