Episode Details
Back to EpisodesCHERNOBIL elkarteak Gabonetako Harrera Programan parte hartzeko interesa daben familiei dei egin deutse
Published 1 month, 2 weeks ago
Description
Euskadiko eta Nafarroako familiekaz azken hilabete biak partekatu ondoren, uda honetan CHERNOBIL elkartearen harrera-programan parte hartu daben Ukrainako 92 haurrek pasa dan astean ekin eutsien etxera itzultzeko bidaiari. Aurtengo itzulerak, ganera, barrikuntza garrantzitsua ekarri dau: gerra hasi zanetik lehen aldiz, haurrek bidaiaren zatirik handiena hegazkinez egin dabe. Programak garraiobide hori erabili ahal izan eban azken aldia 2021ean izan zan, Errusiak Ukraina inbaditu aurretik.
Lide Alvarez CHERNOBIL elkarteko kideak esan deusku uda oso ondo joan dala. Haurrek gerraren ondorioetatik eta Txernobyl inguruko eremuetan oindino be eragina dauan kutsadura erradioaktibotik aldentzeko aukerea izan dabe aldi baterako. Egonaldian, harrera-familiekaz partekatu dabe eguneroko bizimodua, eta alkarteko boluntarioek antolatutako aisialdiko eta alkarbizitzako hainbat jardueretan parte hartu dabe.