Episode Details

Back to Episodes

PIPERPOLIS: Eztena Jaialdiak ahotsaren mugak aztertuko ditu

Published 6 days, 14 hours ago
Description

Ekainaren 5etik 7ra bitartean egingo dute aurten Eztena Jaialdia, Errenterian, eta hemezortzigarren edizioan ahotsa eta polifonia izango dira arte eszeniko garaikideen festibalaren ardatz nagusiak. Herriko hainbat espazio hartuko ditu jaialdiak , Lekuona Fabrika, Niessen Kulturgunea, Mikelazulo eta herriko plaza, besteak beste, eta bederatzi ikuskizun eskainiko dituzte guztira. Antzerkia, dantza, musika eta performancea uztartuko dituzten proposamenekin batera, Laia Estruch artistak laborategi performatibo bat ere gidatuko du, gorputzaren eta entzutearen bidez soinu adierazpen forma berriak esploratzeko. Jaialdiaren filosofia, aurtengo programazioa eta arte eszeniko garaikideen erronkak hizpide hartuta, Eider izna dugu gurean.

Deskaragtu hemen.

 

The post PIPERPOLIS: Eztena Jaialdiak ahotsaren mugak aztertuko ditu first appeared on Bilbo Hiria irratia.

Listen Now

Love PodBriefly?

If you like Podbriefly.com, please consider donating to support the ongoing development.

Support Us