Episode Details

Back to Episodes

ZIENTZIALARI #139: Material aurreratu jasangarrien ingeniaritza (Erlantz Lizundia)

Published 1 day, 5 hours ago
Description

Erlantz Lizundia irakasle agregatua da Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Bilboko Ingeniaritza Eskolan. Material Aurreratuen Ingeniaritzan doktoratu zen 2011n UPV/EHUn. Erlantz British Columbiako (Kanada) eta ETH Zuricheko (Suitza) unibertsitateetan egon zen 2016an eta 2018an, hurrenez hurren, ikertzaile bisitari gisa. Material berriztagarrietan eta biodegradagarrietan (zelulosa, kitina edo lignina) oinarritutako material eta teknologia jasangarriak garatzea du helburu, kimika berdea, biomimetikoa, bioekonomia eta ekonomia zirkularraren ikuspegiak erabiliz. Halaber, baterien ekodiseinuan eta birziklatzean, polimeroen upcyclingean edo biopolimeroen balorizazioan lan egiten du, bizi-zikloaren analisiaren bidez (BZA).

Gaurkoan bost gairi buruz hitz egin dugu berarekin, bere ikerketen aniztasunaren erakusle:

  • Egurra egiturazko material super erresistente eta jasangarri bezala erabiltzeko prozesua.
  • Zinc-ezko ionez osatutako bateria urtsuak, iraunkorrak eta jasangarriak.
  • Uretan dagoen mikroplastikoen kutsadura murrizteko sistemak.
  • Ur zikina garbitzeko sistema (adibidez, ehungintzan sortzen dena)
  • Maskaren (ahoa eta sudurra estaltzekoak) birziklapena.

 

Deskargatu hemen.

The post ZIENTZIALARI #139: Material aurreratu jasangarrien ingeniaritza (Erlantz Lizundia) first appeared on Bilbo Hiria irratia.

Listen Now

Love PodBriefly?

If you like Podbriefly.com, please consider donating to support the ongoing development.

Support Us