Episode Details
Back to EpisodesPrest eta Uriola komunikabideak itxi dituzte eta ostiralean agur festa antolatu dute
Description

Urte luzez, Deustualdeko eta Bilboko auzoetako bizitza euskaraz kontatzeko leiho izan dira eta Prest! aldizkaria eta Uriola komunikabideak. Auzoetako istorio txiki zein handiei ahotsa emanez, kazetaritza komunitarioa eta gertukoa eraiki dute, eta belaunaldi askorentzat erreferente izan dira. Orain, ordea, BLB kooperatibak –bi proiektu horien atzean dagoenak– ateak ixteko erabakia hartu du, arrazoi ekonomikoek baldintzatuta. Azken zenbakia argitaratu eta ostiralean “Mila esker gu irakurtzeagatik” agur festa egingo dute. Itxiera ez da soilik komunikabide baten amaiera: auzoetako euskarazko informazio-sare baten etenaldia ere bada. 25 urteko ibilbidea egin du Prest aldizkariak, 2000 ale baino gehiago hilabetero argitaratu eta Deustualdeko etxeetara doainikbidali ditu. Beraz bi komunikabideen itxiera galera handia izan da.
Deskargatu hemen.
The post Prest eta Uriola komunikabideak itxi dituzte eta ostiralean agur festa antolatu dute first appeared on Bilbo Hiria irratia.