Episode Details
Back to EpisodesPIPERPOLIS: Xabi Aburruzaga trikitilariak BASK izeneko disko berria aurkeztu digu
Published 2 days, 16 hours ago
Description

Xabi Aburruzaga trikitilari eta musikari bizkaitarrak BASK izeneko disko berria aurkeztu du, bere ibilbideko zazpigarren lana eta, bere hitzetan, orain arteko proiekturik osatuena. Azken bi urteetan sortutako hamahiru konposiziok osatzen dute lana, eta euskal musikaren sustraietatik abiatuta, munduko beste doinu eta erritmoekin elkarrizketan eraikitako proposamena da. Porrusalda eta sanba, fandangoa eta afrikar perkusioak, tradizioa eta gaurkotasuna uztartzen dira BASKen, folkaren ikuspegi irekia eta garaikidea marraztuz.
Deskargatu hemen.
The post PIPERPOLIS: Xabi Aburruzaga trikitilariak BASK izeneko disko berria aurkeztu digu first appeared on Bilbo Hiria irratia.