Episode Details
Back to EpisodesLuis Prieto, SD Eibarreko prestatzaile fisiko eta futbol jokalari ohiari elkarrizketea
Published 1 year, 6 months ago
Description
Luis Prieto euki dogu Dimako Herriz Herri irratsaioan. Dimoztarra izanik, ez dau irratsaioa galdu gura izan.
Urteak daruez Joseba Etxebarriaren taldean prestatzaile fisiko lanetan. Pasa dan denboraldian, Eibarren lehen taldea hartu eben eta denboraldi gazi-gozoa izan zan. Zuzeneko igoera postuetatik puntu bakar batera geratu ziran eta play-offetan Oviedon kontra galdu egin eben.
Aurtongo denboraldian aldaketa ugari jasan ebazan Eibarreko lehen taldeak eta nahi eben emaitzak lortu ezinik ibili eta gero, zuzendaritza batzordeak Joseba Etxebarriaren eta bere lantaldearen kontratua bukatutzat emotea adostu eban.
Momentu horrek gogoratzeaz gain, bere futbol ibilbide profesionala be gogoratu dogu: Lehen talderako jausia, gol gustokoena, partidu esanguratsuena, San Mames zaharra...
Gaur egun taldea zelan ikusten dauan be itandu dosku eta Manchesterren kontrako kanporaketa be aitatu dogu.